Naiara eta Allanen ezkontza
Uztailaren 28an ezkontza berezi hau ospatu genuen, familia bezperatik etorri zen eta lasaitasun eta prestaketa denbora bat hartu zuen, Argik menu berezi bat prestatu zuen horretarako, Eli eta biok dena prest jartzeaz arduratu ginen, eta guztion artean lortu genuen.
Zorionez eta pozez beteriko eguna izan zen, eta Sallobantek ilusio handiz hartu zuen ekitaldia, harmonia eta alaitasuna nagusitu ziren.
Maitasuna ospatzea gustatzen zaigu.







